Eraso matxista bat izan da Laudion (Araba) joan den asteburuan. Larunbat arratsaldean gertatu zen, egun argiz: auto baten barruan, emakume bati eraso zion bere bikotekideak. Hainbat lekukok eman zuten abisua, jakinarazi baitzuten gizon bat emakume bat jotzen ari zela ibilgailu baten barnean. Tokian bertan identifikatu zuten erasotzailea.