AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/10/25 08:05

Laudioko Gaztetxeko kideek jakinarazi dutenez, gaztetxearen hustearen aurkako protestetan izan ziren zenbait pertsona isundu ditu Ertzaintzak. Zigor guztien batura 4.000 eurokoa da, oraingoz behintzat. Egun horretarako, ekainaren 13rako, gaztetxea husteko gehienezko epea zegoen finkatuta, eta protestak izan ziren herriko kaleetan. Manifestari gazteen aurka oldartu zen Ertzaintza, eta haien kontra kargatu zuen.

Horren harira jarri dizkiete isunak hainbat pertsonari. Autoritatearen aurkako erresistentzia, desobedientzia eta agenteen aurkako indarraren erabilera leporatzen dizkiete.

EZ DAGO IRUZKINIK