AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Insurgente
2024/11/22 11:37

Vox alderdi faxistak seinalatuta, bederatzi pertsona auzipetu zituzten Bilbon (Bizkaia), faxismoaren kontra mobilizatzeagatik. 2019ko azaroan, Atxurin propaganda-postu bat jarri zuen Voxek, baina aurre egin zioten hainbat lagunek. Horregatik salatu zituzten faxistek, eta aste honetan epaitu dituzte Bilbon, bost urteren osean: astelehenean hasi zen epaiketa, eta hiru egunez luzatu da guztira.

"Gorroto-delitu bat" egitea egotzi diete prozesu judizialean, baita "mehatxu egitea", "tratu txarrak" ematea eta "agintaritzari eraso egitea" ere. Lau eta zortzi urte arteko espetxe-zigorrak eskatu zituzten auzipetuentzat, baina fiskaltzarekin egindako akordio bat tartean, "gorroto-delituaren" akusazioa alboratzea eta zigor eskaerak jaistea lortu dute zortzik. Orain, zazpi eta hamasei hilabete arteko zigorrak eskatzen dituzte haientzat, baita isunak ere.

Bederatzigarren auzipetuak, baina, ez du ontzat eman akordioa, eta indarrean segitzen du bere aurka akusaziorik larrienak egiteko aukerak. "Kolektibo zaurgarri eta migranteekin egiten dut lan, ezin dut onartu egin nuena delitu bat denik", adierazi du.

Voxek bost urteko espetxe-zigor bat eskatzen du bere kontra: lau urtekoa gorroto-delituagatik, eta urte batekoa hauteskunde-delituagatik. Fiskaltzak, berriz, zazpi hileko zigor bat proposatu du bigarren delituagatik, baita zigor ekonomiko bat ere, "mehatxu arina" leporatuta.

EZ DAGO IRUZKINIK