AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Artxiboko irudia. ARGAZKIA / elDiario.es
2025/02/18 17:24

Guardia Zibilak lau pertsona atxilotu ditu Iruñean, Kasedan eta Tafallan, iazko udan tren batzuetan grafitiak egitea leporatuta. Itxura denez, abuztuaren 23tik 25era bitartean izan zen: Renfe enpresaren tren batzuk Tafallan zeuden geldirik, eta ustez momentu horretan margotu zituzten ibilgailuak atxilotutako lagunek. 

Renfek salaketa bat jarri zuen grafitiak zirela-eta. Badirudi grafitigileen sinadurak ikertuta jo dutela ustezko egileen aurka, eta, atxilotzean, sakelako telefonoak kendu zizkieten. Gailuen bidez, pintaketetan parte hartu zuten balizko pertsona gehiago identifikatzen saiatu nahi omen du Poliziak. Guardia Zibilak gauzatu du operazioa, Tafallako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. zenbakidun epaitegiak lankidetzan aritu ondoren.

Honakoa ez da grafitigileen aurkako sarekadak egiten diren aurreneko aldia. Sonatuena izan zen 2022ko ekainekoa, denera 26 pertsona atxilotu baitzituzten Espainiako Estatuan, horietatik hamar Euskal Herrian, trenetan eta metroetako bagoietan grafitiak egitea egotzita.

EZ DAGO IRUZKINIK