AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: El País
2022/06/10 09:49

Ertzaintzak eta Espainiako Poliziak 26 pertsona atxilotu dituzte Espainiako Estatuan, horietatik hamar, Hego Euskal Herrian. Bilbon (Bizkaia), Donostian (Gipuzkoa), Gasteizen (Araba), Iruñean (Nafarroa), Mungian (Bizkaia), Portugaleten (Bizkaia), Bartzelonan, Burgosen, Madrilen, Murtzian eta Oviedon izan ziren atxiloketak, eta jakinarazi dutenez, Hego Euskal Herriko trenetan eta metroetako bagoietan grafitiak egiteagatik atzeman dituzte 26 lagunak. Espraiak erabilita 436 pintaketa egitea leporatzen diete, kalte materialak, guztira, bi milioi euro ingurukoak izan daitezkeela esanez.

Iazko apirilean jarri zuten martxan polizia-operazioa Ertzaintzak, Espainiako Poliziak eta zenbait udalerritako udaltzainek. Haien esanetan, lankidetzan egin dute operazioa, margoketen egileak Euskal Herritik kanpo bizi zirela ohartu zirelako. Pintaketen sinadurak baliatu omen dituzte egileak identifikatzeko, batez ere, argazkiak erabilita.

EZ DAGO IRUZKINIK