Ekainaren 28an eta 29an bi emakumeri egin zizkieten sexu-erasoak Lasarte-Orian (Gipuzkoa), "jai giroan"; izan ere, herriko jaietako ospakizunak izan dira azken egunetan. Igandetik astelehenerako gauean Donostiako (Gipuzkoa) hipodromotik gertu egin zioten eraso emakume bati, eta horren harira gizon bat atxilotu zuten hurrengo egunean. Aitzitik, astelehenetik astearterako gauean izan zen sexu-erasoaren harira, polizia-ikerketa oraindik martxan dela jakinarazi dute.