Eguerdiko 12:00etan jazo da lan-istripua. Azaldu dutenez, 10 metro baino gehiagoko pinu bat erori zaio gainera Nabaskozeko (Nafarroa) langile bati, Izaba (Nafarroa) inguruko Belabartze sakatik gertu.
Suhiltzaileak zein osasun-larrialdietako taldea bertaratu dira tokira baina, sarbidea zaila zenez, helikoptero batek hartu du zauritutako behargina azkenean. Hala, Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute eta, jakinarazi dutenez, larriki zaurituta dago. Politraumatismoak ditu.