AKTUALITATEA / Soldata sistema
Larriki zauritu da kamioi gidari bat, Cortesen
Nafarroako A-68 autobideko 116. kilometroan izan da istripua. Tuterako ospitalera eraman dute zauritutako behargina, pronostiko larriarekin.
2024eko ekainaren 12
Larriki zauritu da kamioi gidari bat, Cortesen

Larriki zauritu da 37 urteko Zaragozako (Aragoi) kamioi gidari bat, Cortes (Nafarroa) herritik gertu. Ebroko A-68 autobideko 116. kilometroan jazo da ezbeharra, goizeko 05:53an, hain zuzen. Beste kamioi bat geldirik zegoen, errepidean, eta elkar jo dute.

Anbulantzia eta suhiltzaileak bertaratu dira lekura, eta Zaragozako behargina Tuterako (Nafarroa) ospitalera eraman behar izan dute, larriki zauritu baita. Pronostiko larriarekin jarraitzen du.