AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Cementos Rezolako beharginak. Argazkia: LAB
2021/10/21 17:30

07:00etatik 11:00etara lanuztea egin dute gaur Añorgako (Donostia, Gipuzkoa) Cementos Rezola enpresako langileek, eta larunbatean berriro egingo dute lanuztea, baita datorren astean ere. Enpresaren zuzendaritza moldaketak egiten ari da, eta horietako bat lanpostuak murriztea da.

Langile batzordearentzat marra gorri bat da murrizketa hori, eta gaia argitu arte ez du gainontzeko aldaketen inguruan hitz egingo, esan duenez.

EZ DAGO IRUZKINIK