AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Langileek egindako elkarretaratzea, atzo. Argazkia: ELA
2021/12/28 13:39

La Moreako (Iruñea, Nafarroa) merkataritza-guneko IKEA saltokiko langileek IKEA Norte deituriko zentrorako egiten zuten lan, baina IKEA Iberica delakora subrogatu zuten lantegia. Modu horretan, bigarren horrek adostutako lan-baldintzak aplikatu zaizkie langileei, eta horrek baldintzen okerragotze bat ekarri diela azaldu dute langileek. Salatu dutenez, zuzendaritza berria ez dago prest "negoziatzera esertzeko" eta, haien lan-baldintzak "ez errespetatzeaz" gain, horiek okerragotzea helburu duela diote.

Hala, langileek abenduaren 20an egin zuten lehen lanuztea. Ordu erdiko elkarretaratzea izan zen eta, orduan bezala, berriro elkartu ziren atzo La Moreako IKEAren aurrean. Beharginak IKEAk negoziatu gabe inposatzen dizkigu lan-baldintzak. Igande eta jaiegunetan irekierarik ez! lelopean mobilizatu dira; izan ere, salatu dute lan-egutegi aldaketak inposatzen zaizkiela eta oporrak zein atseden-asteburuak ez direla errespetatzen. Lanaldi partzialeko kontratatzioek ere okerrera egingo dutela adierazi dute, antza, "kantinaren dirulaguntzen plusari" eginiko aldaketak direla-eta.

Zuzendaritzak negoziatzeari uko egiten jarraitzen badu, urtarrilaren 3an beste lanuzte bat egingo dutela aditzera eman dute langileek.

EZ DAGO IRUZKINIK