AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Gasteizko ikasleak iazko Herri Unibertsitate lokalean. Argazkia: @Hara_ba
2020/02/05 18:50

Ikasle mugimenduak aurtengo Herri Unibertsitate lokalen egitarauak plazaratu ditu dagoeneko. Hala, ikasturte honetan ere ikasle sektore ezberdinei bideratutako edukia landuko dute Leioako (Bizkaia), Bilboko (Bizkaia), Donostiako (Gipuzkoa), Gasteizko (Araba) eta Iruñeko (Nafarroa) campusetan. Gasteizko eta Donostiako Herri Unibertsitateek otsailaren 17tik 19ra bitartean zabalduko dituzte ateak; Leioako, Bilboko eta Iruñeko campusek 18 eta 20 artean jardungo dute; eta Eibarren, 19tik 20ra bitartean izango da Herri Unibertsitatea.

Egitarauak

Herri Unibertsitate lokalen egitarauetan hainbat formatutan mahaigaineratuko du edukia ikasle mugimenduak; hala nola, hitzaldi, tailer eta mahai-inguruen bidez. Gonbidatuek nahiz ikasle mugimenduko kideen eskutik izango dira saioak; tartean, askotariko fakultateetako ikasleek. Campus guztietan itxialdiak izango dira egun horietan, beraz, ikasleek gaua unibertsitatean elkarrekin igarotzeko aukera izango dute.

Jarraian Herri Unibertsitate lokalen egitarauak:

EZ DAGO IRUZKINIK