AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Iparraldeko Hitza
2021/04/13 16:40

Pasa den martxoaren 10ean egin zuten gisara, gaur ere grebara jo dute Hendaiako (Lapurdi) Epta-France enpresako beharginek, eta manifestazioa egin dute Hendaiako kaleetan zehar. Salatzen dutenez, okerrera egin dute haien lan-baldintzek.

Egunerokoan pairatzen dutena azaldu dute langileek, "enpresak lanean duen inplikazioa eta horren kudeaketa" azpimarratuta. Lan-baldintza kaskarrez gain, aldi baterako eskulan prekarioaren errekrutazio masiboa salatu dute, baita lanaren ondoriozko osasun-arazoen gorakada ere 2016. eta 2018. urteen artean.

Dena dela, amaitu berri da urteroko negoziaketa fasea enpresako zuzendaritzaren eta langileen artean, eta zuzendaritzak ez du baldintza horiek aldatzeko erabakirik hartu.