Greban daude Domino's Pizzako Bizkaiko langileak

Atzo hasi zen Domino's Pizza enpresako Bizkaiko beharginen greba, "lan baldintza duinak" aldarrikatzea ipar. Lau eguneko lanuztea egingo dute guztira; atzo, gaur, eta hilaren 8an eta 9an. Izan ere, hamaika dira lantoki horietako langileek salatu dituzten erasoak; hala nola, "abusuzko soldata akordioak, lan egutegirik ez izatea eta lan segurtasun eskasa".
Argazki Nagusia
Argazkia: ELA
2019ko ekainaren 2a

ELA sindikatuak deituta, atzo, larunbata, Domino's Pizza enpresako Bizkaiko langileen greba hasi zen, "lan baldintza duinak" aldarrikatzea ipar. Lau eguneko lanuztea egingo dute guztira; atzo, gaur, eta ekainaren 8an eta 9an, Bizkaiko lantokietan.

Sindikatuak azaldu duenez, hamaika dira Domino's Pizzako beharginek salatu dituzten erasoak, lan baldintzei dagokienez. Esaterako, "abusuan oinarritutako soldata akordioak, lan egutegirik ez izatea, lanaldi partzialen gehiegizko kontratazioa eta ordu osagarriak, edota lan segurtasun eskasa" aipatu dituzte. Horren aurrean, mobilizazioekin hastea erabaki dute.