AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: ELA Nafarroa
2020/07/08 17:41

Agoizko (Nafarroa) Siemens Gamesako langileek greba hasi dute asteazken honetan, egindako deialdiari jarraiki. Behin enpresa batzordeak negoziazio-mahaia eratuta, 30 eguneko epea zabaldu da aerosorgailuen pala-fabrikako 239 enpleguak deuseztatu ditzakeen espedientea hausteko.

239 familiaren etorkizuna "arriskuan" dagoela gogorarazi du langile batzordeak, eta hori
zuzendaritzak hartutako "erabaki politiko baten ondorio" litzateke. Izan ere, inbertsio ekonomikoarekin "pala handiagoak eginez lantegia irekita mantendu" daitekeela diote sindikatuek. Hala eta guztiz ere, patronalak "deslokalizazioaren erabakiari" eutsi nahi diote, antza. Siemens Gamesako buruzagitzak Portugalera mugitu nahi du ekoizpena, "bertako eskulana hemengoaren erdia kostatzen delako", sindikatuen esanetan.

Mobilizazioak

Agoizko lantegiko batzordeak manifestazioa deitu du larunbat honetarako, 18:00etan, Iruñeko (Nafarroa) autobus geltoki zaharretik hasita. Bertaratzeko eta elkartasuna adierazteko deia luzatu diete Nafarroako gainontzeko langile sektoreei. Asteazken honetan, 17:30ean, Gamesako langileen ibilgailu-karabana bat abiatuko da Beloso aldapatik Iruñera, eta hiriaren erdigunea zeharkatuko du Juan XXIII plazaraino. Bertan, Merindadeen plazaraino egingo du buelta, Nafarroako Gorteetatik Txantrea auzorantz jarraituz, eta Atarrabia etorbidean barrena aterako dira Nafarroako hiriburutik.