AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Sud Ouest
2021/02/16 19:49

Rassemblement National eskuin muturreko alderdi politikoak gaur goizerako deitu zuen elkarretaratzera, Pausu (Lapurdi) eta Irun (Gipuzkoa) artean dagoen pasabidean, migrazioaren aurka. Horren aurkako kontzentrazioa antolatu zuen Etorkinekin kolektiboak, eta protestarekin bat egin dute hainbat kolektibok, tartean, Ipar Euskal Herriko Gazte Koordinadora Sozialistak.

Orotara, 300 pertsona batu dira kontra-protestan, eskuin muturreko alderdiaren deialdiari erantzunez bertaratu diren hamazazpi pertsonen aurrean. Agerraldi horren bidez, ekainean izango diren departamenduko hauteskundeetarako kanpaina egitea zuen helburu Rassemblement National alderdiak, etorkinak eta migrazioa jo-puntuan jarrita.

Ipar Euskal Herriko GKSko kideen esanetan, "krisi garaietan biztanleriaren ezinegonak baliatzen ditu faxismoak, aterabide xonofobo eta autoritaristak proposatuz". Adierazi dutenez, faxismoa "kapitalismoaren bisai gordinenetarikoa da", helburutzat duena "langile antolakuntza ezabatzea".