AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2026/01/12 10:05

Hamabi egun baino ez dira igaro 2026. urtea hasi zenetik, eta, Euskal Herrian, bi lan-heriotzaren berri eman dute dagoeneko. Joan den ostiralean, urtarrilaren 9an, Arizkunen (Nafarroa) hil zen langile bat, lanera bidean zela. Hainbat komunikabidek jakinarazi dutenez, Lekarozkoa (Nafarroa) zen 49 urteko gizonezkoa, eta bertako eraikuntza-enpresa batentzat jarduten zuen soldatapean.

Aurreko astean izan zen aurten erregistratutako lehen lan-heriotza, Urruñan (Lapurdi). Behargin hori ere eraikuntzan aritzen zen, Duhalde enpresan hain zuzen ere.

2025ean, Euskal Herrian 74 langilek galdu zuten bizia soldatapean lanean, 2024an baino hamar gehiagok. Azken bi urteetan, beraz, gora egin dute erregistratutako lan-heriotzek.

EZ DAGO IRUZKINIK