AKTUALITATEA / Soldata sistema
Langile bat eraila Arbizun
Gaur goizean langile bat erail dute Nafarroan. Lakber Mecanizados enpresan soldatapean lanean ari zela zanpatu du makina batek.
2019eko ekainaren 25
Langile bat eraila Arbizun

Laguntza ematen saiatu dira lankideak zein bertaratutako medikuak eta erizainak, baina 08:51an zendu da. Foruzaingoaren zenbait brigadek gertatutakoa ikertuko dutela adierazi dute. Etxarri Aranatzekoa (Nafarroa) zen langilea, eta 35 urte zituen.