A-3202 errepidearen inguruetan lanean ari zela, behargin batek istripua izan du traktorearekin. Segurtasun sailak jakinarazi duenez, 66 urteko ganaduzalea traktorearen eta atoiaren artean harrapatuta geratu eta bertan zendu da. Eguerdian gertatu da ezbeharra, osasun langileek lekuan bertan hartatu dute baina ez dute langilea bizirik mantentzerik lortu. Erailketa horrekin, gutxienez, 30 langile hil dira lan-istripuz Euskal Herrian 2020a hasi zenetik.