Frantziako Estatuan RSA (RevenĂș de SolidaritĂ© Active)
izeneko prestazio bat jasotzeko aukera dute soldatapeko lanik gabe
geratzen diren beharginek. Dirulaguntza hori, legez, bakoitzaren egoera
pertsonalaren arabera ematen da; esaterako, kontuan hartzen da zein den
langabetuaren egoera etxebizitzari edota familiari dagokienez.
Frantziako Gobernuak, baina, dirulaguntza hori murrizteko erabakia hartu du. Antza, gutxieneko jardun ekonomiko jakin bat izan dutela frogatzen dutenek baino ezingo dute prestazioa jaso.
Neurria ez da indarrean oraindik, baina horren iragarpena egin du jada Gabriel Attal gobernuko bozeramaileak, aste honetan bertan.
2021. urtean, 1,91 milioi etxetara iristen zen RSA dirulaguntza estatu osoan. Hartuko den neurri berriarekin, ordea, baliteke asko oinarrizko diru-sarrerarik gabe geratzea, eta behargin asko langabezia tasa ofizialak kontuan hartzen dituen datuetatik baztertuak izatea.