Igande goizaldean, lanean ari ez zen ertzain bat atxilotu zuten bere lankideek Bilbon (Bizkaia), Uribarri auzoan. Borroka bat zela-eta jaso zuen abisua Ertzaintzak 02:00ak aldera, eta hainbat agente bertaratu ziren. Borrokan parte hartu zuten pertsona guztiei eskatu zieten identifika zitezela, baina bakar batek egin zion uko horri: lanorduetan ez zegoen ertzain batek. Badirudi modu fisikoan egin ziela kontra Poliziako bere kideei, eta eraso egin ziela.
Ertzainek atxilotu egin zuten euren lankidea, desobedientzia, erresistentzia larria eta agintaritzaren aurkako atentatua leporatuta. Epailearen aurretik igaro ostean utzi zuten aske, handik ordu gutxira.