AKTUALITATEA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Elecnor Telecomunicaciones enpresako langileen kontzentrazioa, 2020ko urtarrilean.
2022/01/13 10:41

Bizkaiko Elecnor eta Comfica enpresetako ESK sindikatuaren ordezkari sindikalak auzipetu dituzte, eta urtarrilaren 19an epaituko dituzte; antza, delitu arin bat egotzita. ESK-k azpimarratu du ordezkarien lan sindikala dela salaketaren funtsezko arrazoia eta, beraz, enpresak askatasun sindikala urratu nahi duela.

Egoera salatzeko, La lucha sindical no es delito, errepresiorik ez! lelopean kontzentratuko dira datorren asteazkenean Bilboko (Bizkaia) epaitegien aurrean, goizeko 11:00etan.

Elecnor, eskubideen urraketengatik hizpide

Elecnor Telecomunicaciones enpresa Movistarrek du azpikontratatuta, eta azken urteetan hainbat lan-gatazka izan ditu. Besteak beste, 2019an grebara jo zuten Elecnorreko langileek, enpresak osasun eta segurtasun arloan legedia urratzen zuela salatzeko eta lan-baldintzak hobetzeko asmoz. Aurreko urtean, gainera, ordezkaritza sindikal berria blokeatzen saiatu zen enpresako zuzendaritza.

Azaldu dutenez, eskubide urraketak ugariak dira enpresan, eta azken astean bi kasu zehatz salatu dituzte. Lehena, ordezkari sindikalen aurkako epaiketa eta, bigarrena, bajan zegoen langile baten kaleratzea. Duela hilabete izan zuen istripu bat, eta ordezkariak hamabost eguneko epean kaleratzeaz ez ohartarazteaz gain, artean langilea Zainketa Intentsiboko Unitatean zegoela, diziplinazko kaleratzea ezarri zioten.

EZ DAGO IRUZKINIK