AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/01/04 17:38

Margo zein pintaketa bidez seinalatu dituzte gaurkoan sektore feminizatuetako hainbat enpresa; hala nola, Eulen eta Ubikare, bai eta Adegi Gipuzkoako patronala ere. Eulen enpresaren Bilboko (Bizkaia) eta Iruñeko (Nafarroa) egoitzak, Ubikare enpresaren Gasteizko (Araba) egoitza eta Adegiren Donostiako (Gipuzkoa) egoitza markatu dituzte, hain justu. Modu horretan salatu nahi izan dituzte sektore feminizatuetan, esaterako soldatapeko garbiketa- edota zaintza-lanetan, "emakume langileoi inposatzen dizkiguten lan-baldintza negargarriak". Azaldu dute horri esker lortzen dutela enpresariek haien "irabazi ekonomikoak mantentzea eta areagotzea"; emakume langileen baldintza latzen kontura, alegia.

"Zerbitzu horietako enpresek urtean milioika euroko irabaziak jasotzen dituzten bitartean, horietan aritzen diren emakume langileek 1.000 eurora iristen ez diren soldatak jasotzen dituzte", salatu dute. Bestalde, sektore feminizatu horietan ezegonkortasuna, lanordu luzeak edota lan-karga handia nagusi direla nabarmendu dute.

Gaur seinalatutako enpresetan, besteak beste, "Emakume langileon miseriaren erantzule" mezuak margotu dituzte.

EZ DAGO IRUZKINIK