AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Etxeguren
2025/11/05 08:36

Langile bat zauritu zen atzo arratsaldean Amurrioko (Araba) Castinox enpresan, lanean ari zela. Aiaraldea-k azaldu duenez, 14:00ak igarota izan zen lan-istripua Saratxoko industrialdean: makina batek harrapatu zion eskua beharginari, eta Galdakaoko (Bizkaia) ospitalera eraman zuten zauriturik.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez 59 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean ari zirela, iturri sindikalen arabera.

EZ DAGO IRUZKINIK