AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Radio Popular-Herri Irratia
2024/05/09 12:24

Lan-istripu larri bat gertatu da gaur goizean Bilboko (Bizkaia) Alde Zaharrean. Dendarikale Kalean izan da, hain zuzen ere: 24. zenbakian martxan dira eraberritze-lan batzuk, eta badirudi kaltetuta dagoela eraikinaren egitura. Gaur, 10:30ak aldera, laugarren solairua erori da, eta azpian hartu du hirugarren solairua.

Obran zeuden bost langile zauritu dira ondorioz. Itxura denez, euren kabuz irtetea lortu dute zauritutako hiru beharginek. Gainerako biak, baina, larrialdi-zerbitzuetako langileek atera behar izan dituzte.

Etxebizitza-promozio berri bat egin ahal izateko ari dira eraberritzen Dendarikaleko eraikin hori, antza. Badirudi 26. zenbakian ere kalteak eragin dituela erortzeak.

EZ DAGO IRUZKINIK