AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: El Correo
2020/04/23 10:36

Bizi dugun krisialdia hasi zenetik, Lan Ikuskaritzak ez du enpresa bakar bat ere gelditu. Hala, enpresa ugarik jardunarekin jarraitzea baimendu du, maiz, langileen segurtasuna eta osasuna bermatzeko beharrezkoak diren neurriak betetzen direla ziurtatu gabe, sindikatuek salatu dutenez.

Pixkanaka enpresa handiek langileak haien lanpostuetara itzularazten dituzten bitartean, Nafarroan, esaterako, sindikatuek azaldu dute Nafarroako Gobernua eta Lan Ikuskaritza ez direla enpresak bisitatzen eta aztertzen ari, eta beraz, ez zaiela isunik ezarri edo gelditzeko agindurik eman.

Jarduera ekonomikoaren berrekite progresiboaren testuinguruan, anitzak dira enpresetatik langileen aurka aurrera eramandako ofentsibak. Atzo bertan, apirilak 22, Laudioko (Araba) Aiala Vidreo enpresak langile guztiak lanera joatera behartzeko erabakia hartu zuen, nahiz eta langile batzordearekin lanean ibiliko ziren beharginen kopurua %40 txikitzea adostu zuen aurretik.