AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / donostitik.com
2025/12/02 12:57

Lurraren defentsan aritzen diren hainbat plataformak (Araba Bizirik, Arabako Mendiak Aske eta Arabako Errioxa Bizirik) eta Labrazako Kontzejuak aurreko hilean aurreratu zutenez, elkartasun-egun bat egingo dute Labrazan datorren abenduaren 13an, bertan eraiki nahi duten zentral eoliko txikitzaileari ezetz esateko.

Labraza ez dago salgai aldarriaren pean antolatu dute egun osoko egitarau bat Arabako Errioxa Bizirikek eta Labrazako bizilagunek. "Elkartasun-egun hau gure herriak eta ingurune naturalak mehatxatzen dituzten makroproiektuen aurrean jarduteko dei bat da", azaldu dute, eta dei egin dute "gure lurraldea babesteko funtsezkoa izango den jardunaldi" horretan parte hartzera.

Goizeko 10:30ean emango diote hasiera abenduaren 13ko egitarauari, Labrazako plazatik abiatuko den mendi-martxa batekin. Amaieran argazki bat aterako dute makroproiektuen aurka, eta 13:00etan eskainiko dute makroproiektuen kontrako borrokari buruzko hitzaldi bat, herriko batzar-aretoan. Arratsaldeko 15:00etan, berriz, bazkaria egingo dute frontoian. 

Jarraian, 17:30ak aldera, mural bat margotuko dute eta musika-emanaldiei ekingo diete, frontoian bertan. Magufada, Efecto Foehn, Tximu, P.E.L.K. eta DJ Kitos arituko dira.

Lurraren defentsarako plataformek eta Labrazako Kontzejuak joan den azaroan egin zuten agerraldi indartsu bat, Labrazako zentral eolikoa eraikitzeko izan diren azken pausoen aurrean, makroproiektua geldi dezatela exijitzeko. Oiongo Udalaren (EH Bildu) erantzukizuna seinalatu zuten berriz.

EZ DAGO IRUZKINIK