AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/03/01 12:55

2023. urteko emaitzen berri eman du Kutxabankek ere, eta azken asteetan hamaika banketxek argitaratutako berdina da joera: gorakorra. Kutxabankek inoizko emaitzarik onenak lortu ditu 2023an: 1.879,3 milioi euroko diru-sarrerak eta 510,7 milioi euroko irabazi garbiak izan ditu, 2022an baino %54,5 gehiago.

Banketxeak %41 areagotu ditu banku-negozioari loturiko sarrerak, eta 306,43 milioiko dibidendua ordaindu die akziodunei; alegia, BBK, Kutxa eta Vital etxeei. Aseguruen jardunari dagokionez, 167 milioi euroko irabazia ahalbidetu dio Kutxabanki.

Espainiako Estatuko bankuek argitara ateratako datuek ez dute zalantzarako aukerarik uzten: 2023an, beste urte batez, langa historiko guztiak gainditu dituzte irabaziei dagokienez. Eta askotarikoak dira, langileria goraino itota dagoen bitartean, miseriaren kontura aberasten ari diren enpresak, ez banketxeak soilik: Iberdrola energia-enpresak, esaterako, inoizko emaitzarik onenak izan ditu 2023an.

EZ DAGO IRUZKINIK