Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS) beste hitzordu baten berri eman du. Otsailaren 22an, larunbatez, krisi ekologikoari buruzko jardunaldi politiko bat egingo du Gasteizen (Araba). Zenbait saioren bidez, "krisi ekologikoa ezaugarritzen eta haren aurrean dauden posizio politiko ezberdinak aztertzen" ahaleginduko da EHKS. Aurrerago emango du egitarau zehatzaren eta bestelako xehetasunen berri.