AKTUALITATEA / Kontseilu sozialistak
Kontseilu Sozialista berria aurkeztu dute Ezkerraldean
Aurreko ostiralean izan zen Ezkerraldeko Kontseilu Sozialistaren aurkezpena, Portugaleteko Merkatuan.
2025eko otsailaren 24
Kontseilu Sozialista berria aurkeztu dute Ezkerraldean

Hilabete honen hasieran eman dute beste Kontseilu Sozialista baten sorreraren berri Euskal Herrian: Ezkerraldean ere antolatu dute Kontseilu Sozialista, "antolakuntza komunista eskualdean hedatzeko bidean". Ezkerraldeko kideek azaldu dutenez, "borrokatzeko tresna politikoa" izango da Kontseilua, "bizi-baldintzen okertzearen eta autoritarismoaren gorakadaren aurka, eta kalitatezko bizi-baldintza unibertsalen eta langileon askatasun politikoen alde". Eta helburu nagusia argia da: "eskualdean gero eta jende gehiago antolakuntza komunistara batzea", "kapitalismoaren gaitzak gainditu ditzakeen irtenbide bakarra gizarte-eredu sozialista sortzea" dela ulertuta.

Ezkerraldeko Kontseilu Sozialistaren jaiotzaren berri eman ostean, aurreko astean aurkeztu zuten antolakunde berria jendaurrean, Portugaleteko (Bizkaia) Merkatuan. Jakinmina piztu zuen aurkezpen-saioak, eta jende ugari bertaratu zen iluntzean, Kontseilu Sozialistaren jardunaren eta nondik norakoen berri izateko. Hurbildu ziren guztiei eskerrak eman dizkiete Kontseilu Sozialistako kideek.