AKTUALITATEA / Kontrol soziala
Kontrol poliziala indartu du Donibane Lohizuneko herriko etxeak, 22 kamera berri jarriz
Donibane Lohizuneko kontrol polizialaren areagotzea salatu du Ipar Euskal Herriko GKSk. Kamera berriak jartzeaz gain, polizia munizipalen ahalak handituko ditu herriko etxeak, egoitza berri bat erosita.
2022eko maiatzaren 9
Kontrol poliziala indartu du Donibane Lohizuneko herriko etxeak, 22 kamera berri jarriz

Kontrol poliziala indartu eta 22 bideo-zaintza kamera berri instalatuko dituzte Donibane-Lohizunen (Lapurdi), herriko etxearen aginduz. Kamera ugari daude dagoeneko hirian zehar. Bestalde, udal poliziari egoitza berri bat erosi dio herriko etxeak Donibane-Lohizunen, geltokiaren ondoan.

Ipar Euskal Herriko Gazte Koordinadora Sozialistak salatu duenez, "gizarte eredu bat ezartzen ari dira instituzio burgesak", eta horren aldean, "askatasunak indartuko dituen jendarte eredu baten aldeko" antolakuntza politikoa bermatu nahi du GKSk.