Bizkaibuseko 30 linea desberdinetako gidariek eta Barik zerbitzu kabinetan aritzen diren langileek salatu dutenez, hainbat baldintza berri ezarri dizkiete haien lanpostuetan. Horien artean, komunera joateko aukera ezeztatu edo mugatu diete, askotan, zortzi ordutik gorako lanaldiak izaten dituzten arren.
Neurri horiek justifikatzeko beharginei aipatu dizkieten argudioen artean daude "autobus ibilbideak egiteko etengabeko presa" eta "kontzesionarioen aurreikuspen falta".
Bizkaiko Foru Aldundiarekin harremanetan jarri dira langileen ordezkariak, eta iragarri dute mobilizazioekin jarraituko dutela, baita epaitegietara joko dutela ere.