AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Donostiako epaitegietara elkartasuna adieraztera hurbildu diren kideak. Argazkia: Kaxilda
2020/11/30 18:18

Kaxildako kideen absoluzioa eta Fadi Hassan tratu txarrengatik akusatzea eskatu du Donostiako (Gipuzkoa) auzitegiko fiskaltzak, hilabetez eguneko sei euro ordaintzera zigortuz. Kaxildako kideen defentsak, berriz, bi eta hiru hilabetez eguneko hamabi euro ordaintzea eskatu du, tratu txarrengatik eta motibazio ideologikodun derrigortzeagatik, hurrenez hurren.

Epaiketaren lehen saio honen ostean, Kaxildako kideek adierazi dute gaur elkartasun internazionalistaren aurkako estrategia gelditzeko aurrerapauso bat eman dela. Bestalde, epaiketaren lehenengo saioaren harira auziperatuei epaitegietara elkartasuna adieraztera hurbildu direnei eskerrak eman dizkiete.