AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/06/05 11:15

Mundu osoan barrena milaka ikaslek eta gaztek egin duten modura, eta Euskal Herrian ehunka lagunek unibertsitatean lehen pausoa eman eta gero, Donostiako (Gipuzkoa) Artzai Onean kanpatu dute gaur arratsaldean beste ehunka gaztek, Palestinaren askatasuna aldarrikatzeko.

Palestinar herriari babesa ematea, Israelgo Estatu sionista egiten ari den sarraskia salatzea eta, bereziki, Europar Batasunak genozidioan duen erantzukizuna seinalatzea da euren asmoa. Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) eman du ekimenaren berri, eta kanpaldira batzera deitu du.

"Sionismoa urritik hona egiten ari den erabateko ofentsiba urteetan luzatu den kolonizazio eta garbiketa etniko prozesu luze baten beste urrats bat da, gelditu ezean, errepikatzen jarraituko duen prozesu batena", esan dute kanpatu duten pertsonek.

Nabarmendu dute, dena den, "alferrikakoak" direla "elkartasuna eta salaketa", "gertuen dauzkagun erantzuleak seinalatzen ez baditugu". Hori dela-eta, bereziki seinalatu dute "Europar Batasunak, NATOren aginduei jarraikiz, palestinar herriaren sarraskian duen konplizitatea".

Ekimenak kanpaldian

Gazteek jakinarazi dutenez, apurka-apurka joango dira kanpaldian antolatutako ekimenen berri ematen. Gaur gauean, esaterako, bertso-saio bat eta Desgaraian eta Aurki taldeen musika-emanaldiak izango dira.

EZ DAGO IRUZKINIK