AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: @BomberosAraba
2021/02/09 17:25

Trafiko-istripu larria izan da gaur Donemiliagan (Araba), A-3020 errepidean, 14:00ak aldera: bi kamioiren arteko talka izan da, eta harrapatuta geratu dira soldatapean lanean ari ziren bi gidariak. Larrialdi-zerbitzuak bertaratu diren arren, 15:00ak aldera baieztatu dute bertan hil dela beharginetako bat. Beste gidaria, ordea, atera eta erietxera eraman dute, larri zaurituta.

2021. urtea hasi zenetik, Euskal Herrian sei langilek galdu dute bizia soldatapean lanean ari zirela. Hain zuzen, Bilboko (Bizkaia) Basurtu-Kaxtresana inguruan, Ezkioko (Gipuzkoa) baso batean, Bilboko Sader enpresan, Derioko (Bizkaia) zentro batean eta Gasteizko (Araba) FCC enpresan izan dira aurreko bost hilketak. Horretaz gain, behargin batek bihotzekoa izan zuen Laudioko (Araba) ikastetxe batean lanean ari zenean, eta Mungiako (Bizkaia) Brunnschweiler enpresarentzat jarduten zuen langile bat ere zendu zen joan den urtarrilean, hamazazpi urtez amiantoa arnastu ostean.