AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/01/24 16:06

Baionako (Lapurdi) Baiona Handian, Ttipian eta Santa-Izpiritu auzoan kamera gehiago jarri ditu udalak, eta zelatatze-sistema handiagokoak, gainera. Ustez, ibilgailuetako gidariek bidean egindako lege-urraketak kontrolatuko dituzte kamera horiek; besteak beste, telefonoaren erabilpena, gaizki aparkatzea, kontrako norabidean joatea, uhalik gabe gidatzea, motoan kaskorik ez eramatea, eta abar.

Kamera horiek 24 orduz informatzen dute, gelditu gabe. Leku horietan, hala, poliziek ez dituzte arau-hausteak egin dituzten gidariak aurrez aurre identifikatu beharko isun-prozedurak abiatzeko; nahikoa izango da, polizien uneko esku-hartze zuzenik gabe, kamerek hartutako irudietan ikusten diren matrikula-zenbakiak erabiltzea gerora zigorrak emateko.

Frantziako Estatuko hiri handi askotan aplikatu dute jada zelatatze-sistema berri hori, baina Ipar Euskal Herriko hiri batean martxan emana den lehen aldia da.

EZ DAGO IRUZKINIK