AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Ertzaintza goizalde batean.
2021/09/29 12:36

Asteazken honetan, irailaren 29an, Vocento komunikazio taldeko zenbait hedabidek Eusko Jaurlaritzaren ustezko lege-dekretu berri baten inguruko informazioa zabaldu dute. Filtrazioaren arabera, kale-edanaren aurkako zigorrak areagotzeko prozedura berriak abiaraziko lituzke Jaurlaritzak, salbuespenezko neurri batzuk kentzeko zorian den unean.

"Adin txikikoentzat nahiz 18 eta 25 urte bitarteko gazteentzat" prestatzen ari omen dira zigor-sistema berria. Horren arabera, hiru "alternatiba" ezar ditzakete ohiko isun ekonomikoen ordez. Lehenik, 20 ordutik gorako bortxazko lanak egitea. Bigarrenik, zortzi orduko saio batzuetan parte hartzea, "substantzien kontsumoaren arriskuei buruz sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko". Hirugarrenik, "tratamendu-programak" leudeke, "toxikoekiko mendekotasun kasuetarako".


Zigor klasista


Egun indarrean den araudiaren arabera, poliziak 30 eta 600 euro arteko isunak ezar ditzake dantzaleku edota tabernetatik kanpo alkohola edateagatik. Neurri berriak ez lieke gazte guztiei berdin eragingo, noski; isunak ordaintzeko ahalmen ekonomiko gutxien duten sektore sozialentzat, ez dago hautaketa errealik isunen eta bortxazko lanak egitearen artean. Bestalde, antza, neurriak ez luke turistengan inolako eraginik izango.


Prozedura

Gazte bati zigor bat ezartzen dioten bakoitzean, "isun ekonomikoa kommutatzeko aukera" emango omen diote. Hortik aurrera, hamabost eguneko epe bat egongo litzateke, "erabakia har dezan". Gazteak neurri diziplinario berria "hautatzen" badu, "espresuki" aitortu beharko du arau-haustea.

Zigortua adin txikikoa bada, ez du inolako erabakirik hartu beharko; bere guraso edota tutoreek haren ordez baimendu baitezakete prozesua.

EZ DAGO IRUZKINIK