AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Diario de Getxo
2022/09/12 10:44

Diario de Getxo-k azaldu duenez, Sahara hegoaldetik migratu duten zenbait lagun Getxoko (Bizkaia) Estrada Diliz inguruan ari dira bizitzen, kalean. Hedabide horren arabera, zona horretako txabola batean bizi izan dira lehenengo, eta kanpin-denda bat muntatu zuten gero, irail hasieran. Ordutik, hainbatetan jazarri ditu Getxoko Udalak.

Irailaren 5ean, Gizarte Zerbitzuetako zenbait ordezkari nahiz udaltzainak bertaratu ziren kanpalekura, eta tokia uzteko eskatu zieten han bizi diren pertsonei. Bi egun beranduago joan ziren berriz, eta ez Gizarte Zerbitzuetakoak eta udaltzainak soilik; Garbiketa Brigadako langileak ere bertaratu ziren. Berriz eskatu zieten pertsona migratzaileei handik joateko, baina haiek ezetz esan zutela ikusita, kanpin-denda desmuntatu eta haien jabetzakoak diren beste hainbat gauza kendu dizkiete.

Inguruan dagoen etxola batean hartu behar izan dute babes migratzaileek, eta jazarpenarekin jarraitzeko asmoa agertu du Getxoko Udalak: Diario de Getxo-ren esanetan, udalak esan du berriz eskatuko diela Estrada Dilizetik alde egiteko.

EZ DAGO IRUZKINIK