AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Indar polizialak, gaur goizean. @jazarpenari_ez
2020/04/15 12:32

Jazarpenari bidea itxi! dinamikak salatu duenez, "polizia indarrez josita esnatu dira berriz ere" Bilboko (Bizkaia) San Frantzisko eta Bilbi auzoak, eta bizilagunak identifikatzen eta isunak jartzen aritu dira. Lehen ere ertzainen "abusuak" eta "polizia gehiegikeriak" salatu zituzten, identifikazio arbitrarioak kasu. Duela bi aste, adibidez, emakume bat eta haren semea jipoitu eta atxilotuta eraman zituzten, eta eraso hura grabatu eta salatu zutenei jakinarazpenak helarazi dizkietela salatu dute. "Duela bi aste emakume bat eta haren semea jipoitu zituzten berberak, erasoari aurre egin nahi izan zioten bizilagunei isunak jartzen ibili dira gaur ere. Alde hemendik!".

Ertzaintzaren erasoaren bideoa zabaldu ondoren, Eusko Jaurlartizako Segurtasun Sailak ziurtatu zuen ikerketa hasiko zuela Poliziaren jardunagatik, baina ez dago horren inguruko berririk, eta bizilagunen aurkako jazarpenak bere horretan jarraitzen du.

Tresnak antolatzen, "jazarpenari bidea ixteko"

"Polizia jazarpena salatu eta haren aurrean babesteko tresnak antolatu" asmoz, Bizkaiko hiriburuan elkarlanari ekin eta Jazarpenari bidea itxi! dinamika jarri dute martxan aste honetan Gazte Koordinadora Sozialistak, Boltxek, Bilbiko Gazte Asanbladak, Bultza Herri Ekimenak, Bilboko Ikasle Abertzaleakek, Bilboko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak eta Etxarri gaztetxeak.

EZ DAGO IRUZKINIK