AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/03/23 08:07

Gazte Koordinadora Sozialistak jardunaldi nazional bat egingo du Berriozarren (Iruñerria, Nafarroa) datorren apirilaren 9an. Egun osoko egitarau bat antolatu dute GKSko kideek, eta zenbait hitzaldiren bidez landuko dituzte edukiak. Besteak beste, gazteen artean nagusitzen ari den bizi-eredu proletarioaz eta gero eta ohikoagoak diren joera kulturalen ondorio politikoez jardungo dute, baita komunismoaren erronkez ere.

Apirilaren 9an, 09:30erako bertaratuko da jendea Berriozarko eskolara, ordu horretan izango baita harrera. 10:30ean, bi hitzaldi izango dira aldi berean, Berriozarko eskolan biak. Efimerotasunaren kultura, arte proletarioa eta erronka politikoak landuko dituzte batean, eta Joera kultural emergenteak gazte belaunaldietan, bestean.

12:30ean hasiko da hitzaldien bigarren sorta, leku berdinean. Poliziaren normalizazioa, politika totalitarioak eta biolentziaren despolitizazioa izeneko saioa izango da batetik eta, bestetik, Klase ertainaren deskonposizioa eta politika komunistarako aukerak izenekoa.

Eten bat egingo dute bi hitzaldi horien ostean, bazkaltzeko. 16:30ean emango diote jarraipena egitarauari, Berriozarko eskolan bertan. Ordu horretan, baina, saio bakarra izango da: Komunismoaren ulerkera historiko eta gaurkotu baterako gakoak mahai-ingurua.

Horrekin itxiko dute edukien lanketa, eta aisialdirako tartea izango da. 19:00etan, hain zuzen, Ilargi parkea irekiko dute. Han izango dira musika emanaldiak 21:30etik aurrera; Leihotikan, J Martina eta DJ DBO_951 arituko dira oholtza gainean.

EZ DAGO IRUZKINIK