AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / O PetrĂ³leo
2022/08/31 09:37

Udako geldialdia eta gero, Euskal Herriko hainbat lantoki handitan ez dute ohiko martxa berreskuratuko. Sestaoko (Bizkaia) Arcelor Mittal enpresak, esaterako, jakinarazi du geldirik jarraituko duela udako oporraldiaren ondoren. "Merkatuko baldintza txarrak direla-eta, ez da errentagarria une honetan ekoizpenari berriz ekitea", esan du enpresako zuzendaritzak. Izan ere, antza, jaitsi egin da altzairuaren eskaria, eta argindarraren kostuaren gorakadak ere izan du eragina. Berez aste honetan hasi behar zituzten Sestaoko altzairutegia berriz ere martxan jartzeko lanak, baina, momentuz, geldirik dago guztia.

Iazko abenduaren 7tik pasa den martxora bitartean ere ekoizpena eten zuen enpresak, aldi baterako lan-erregulazioko espediente bat ezarrita. 278 langilek jarduten dute han soldatapean.

Gasteizko (Araba) Michelinek, berriz, azaldu du iraileko eta urriko lau asteburutan geratu beharko duela ekoizpena. Zuzendaritzaren esanetan, behera egin du pneumatikoen eskariak; automobilgintzarako 132.000 pneumatiko gutxiago eskatu dituzte bezeroek irailerako, eta jaitsi egin da pneumatiko txikien eskaria ere. Hala, automobilgintzari lotutako tailerra, erdi-bukatuen tailerra eta ingeniaritza zibileko tailerra dira datozen bi hilabeteetan partzialki etengo diren hiru eremuak. Iraileko azken hiru asteburuetan geratuko dira aurreneko bi tailerrak, eta ingeriaritza zibilekoa, berriz, irailaren 17an, 18an, 24an eta 25ean eta urriaren 1ean eta 2an egongo da geldirik.

1.350 behargini eragingo die neurri horrek, gutxienez lan-txanda bat galduko baitu bakoitzak. Sindikatuek aurreikusten dute, gainera, etenaldi gehiago izango direla Michelinen datozen hilabeteetan.

EZ DAGO IRUZKINIK