AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/04/05 09:27

Indarkeria matxistari aurre egiteko Babes Bulegoa abiatu du Beasainen (Gipuzkoa) Goierriko Itaiak. "Erasoren bat jasan eta horri erantzuteko laguntza behar duen edonori babes antolatua" eskainiko diote bulegoan; besteak beste, "egoera salatzeko laguntza, aholkularitza juridikoa eta babes psikologikoa".

Beasaingo Zentro Sozialistan (Ezkiaga Hiribidea, 1) kokatu dute Babes Bulegoa, eta ostegunero egongo da zabalik, 17:00etatik 19:00etara. Gainera, Itaiako kideek 24 orduz izango dute martxan telefono-zerbitzu bat, eta sare sozialak (@itaia_goierri) nahiz posta elektronikoa (itaia.goierri@gmail.com) ere badituzte eskuragarri harremanetan jartzeko.

Erakunde publikoek indarkeria matxistari ematen dizkioten "aterabide indibidual eta polizialetatik urrun", Itaiak beharrezkotzat jo du "gizarte berri baten aldeko proiektu integral bat" indarkeria matxista "errotik ezabatzeko". Bide horretan kokatu dute euren lana Emakumeon Antolakunde Sozialistako kideek, indarkeria matxista "sortzen duen
sistema bera eraldatzea" helburutzat hartuta.

EZ DAGO IRUZKINIK