Beiren (Nafarroa) izan zen lan-istripua atzo, apirilaren 11n. Bi metroko altueratik erori zen behargina, aldamio batera igota etxe-aurre bat margotzen ari zela. 18:15ean izan zen istripua eta, antza, beso zein sorbalda hautsiak ditu langileak.
Anbulantzia batean artatu eta ospitaleratu egin zuten Nafarroako Unibertsitate Ospitalean, atzo arratsaldean bertan.