AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/04/30 16:26

Hiru urte daramatzate Txantreako (Iruñerria, Nafarroa) festetan Txozna Gorriak jartzen, baina aurten, EH Bilduk gobernatutako udalak debekatu egin du jaigune hori. Horretarako, udalak eta auzoetako hainbat jai-batzordek daukaten lankidetza-hitzarmena erabili du aitzakia modura.

Atzo, jaien bezperan, Txozna Gorrien aldeko elkarretaratze bat egin zuten udaletxe aurrean. Bertan salatu zuten udalak ez diela erantzun ofizialik eman txoznak jarri ahal izateko azken eskaerei, baina ezin zaiela "ezikusiarena egin debeku horren atzean dauden arrazoi politikoei eta aurrekari horrek ekar ditzakeen ondorio politikoei".

Gaur goizean, Txozna Gorrietako karpa jartzen ari zen enpresari lanean jarraitzea debekatu dio udalak, besteak beste, isunekin mehatxatuz. Hala ere, debekuari aurre egin dio jende andanak, eta arratsaldeko 15:00etan bertaratu dira Euskara Plazara, Txozna Gorriak muntatzeko. Iluntzean emango diote hasiera bertan antolatu duten lau eguneko egitarauari, oztopo guztien gainetik.

Espainiako Polizia Euskara Plazara joan da 15:00etarako, eta gutxienez sei pertsona identifikatu ditu bertan.

EZ DAGO IRUZKINIK