AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/10/30 07:53

Atzo arratsaldean protesta jendetsu bat egin zuten Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP), Iruñean izan den azken bortxaketa salatzeko. Indarkeria matxistari aurre egin! lelopean deitu zuen mobilizatzera Iruñerriko Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak, NUPeko Saretu emakume-taldearen eskutik. Arratsaldeko 16:45ean hasi zen protesta Liburutegi Plazan.

Aurreko ostiralean izan zen Karpa Unibertsitarioko jaialdia, ohi bezala, Amaya Kirol Hirian, eta emakume bat taldean bortxatu zuten lau gizonek. Asteartean eman zuten erasoaren berri, bortxatzaileak atxilotu zituztenean. "Beharrezkoa da matxismoaren aurkako kontzientziazio-lana eta borroka indartzea, aurre egingo dion mugimendu indartsua eratuz", aldarrikatu zuen Itaiak atzoko mobilizazioan.

EZ DAGO IRUZKINIK