Espainiako Poliziak bi pertsona atxilotu ditu Iruñean (Nafarroa) gaur goizean, itxura denez, iazko urriaren 15eko gertakariren bati lotuta. Palestinaren aldeko mobilizazio-eguna izan zen urriaren 15a Euskal Herri osoan, eta Iruñean ere izan ziren protestak. Momentuz ez dute zehaztu, baina, zein gertaera egozten dizkieten bi atxilotuei.
Gaurkoan jazarritako pertsonak aske utz ditzatela eskatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak, eta elkarretaratze bat antolatu du iluntzerako: 19:00etan izango da, Iruñeko Nabarrerian.