ACTUALIDAD / Palestina
Iruñeko atxiloketak salatzeko, protestara deitu du Palestinarekin Elkartasunak
19:00etan jarri du hitzordua Nabarrerian, 'Atxilotuak askatu' lelopean.
2026eko urtarrilaren 14
Iruñeko atxiloketak salatzeko, protestara deitu du Palestinarekin Elkartasunak

Espainiako Poliziak bi pertsona atxilotu ditu Iruñean (Nafarroa) gaur goizean, itxura denez, iazko urriaren 15eko gertakariren bati lotuta. Palestinaren aldeko mobilizazio-eguna izan zen urriaren 15a Euskal Herri osoan, eta Iruñean ere izan ziren protestak. Momentuz ez dute zehaztu, baina, zein gertaera egozten dizkieten bi atxilotuei.

Gaurkoan jazarritako pertsonak aske utz ditzatela eskatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak, eta elkarretaratze bat antolatu du iluntzerako: 19:00etan izango da, Iruñeko Nabarrerian.