AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/07/10 10:38

Zornotzako (Bizkaia) hainbat gaztek 2021ean birjabetu zuten fabrika bat Ogena auzoan, Gaztetxe bilakatzeko. Eraikin hori Perforación SA enpresak erabili zuen garaian, baina hura okupatu eta Matrailu Gaztetxea sortu zuten. Ordutik, askotariko jardun politikorako eta kulturalerako lekua izan da.

Gaztetxeko kideek aspaldi ohartarazi zuten eraikina hustu eta Gaztetxea suntsitu nahi dutela Zornotzako Udalak (EAJ) eta eraikinaren jabe legalak. Beraz, martxan da Matrailuren kontrako prozesu judiziala, eta epaiketaren data zehaztuta dago jadanik: irailaren 17an izango da.

Egun horretan, bi lagun epaituko dituzte. "Zornotzako bi gazte epaitu eta zigortu gura dituzte Gaztetxea desalojatzeko", azaldu dute Matrailuko kideek: "Epaiketa gelditzea exijitzen dugu. Gaztetxea ez ukitu!".

EZ DAGO IRUZKINIK