AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/04/05 12:35
Gutxienez 527.300 lagunek lan bat baino gehiago egiten zuten iaz Espainiako Estatuan. Hala, enplegu-aniztasuna erregistroak daudenez geroztik jasotako bolumen handienera iritsi da bertan. INE (Espainiako Estatistika Institutuak) egindako Biztanleria Aktiboaren Inkestaren datuen arabera, urtebete lehenago baino ia 26.000 gehiago, duela bi urte baino 106.000 gehiago eta 2008ko batez bestekoa baino 4.000 gehiago izan ziren. Lan-merkatuko plurienpleguaren bolumena milioi erditik gorakoa izan da azken zazpi hiruhilekoetatik seitan, 501.400 eta 547.800 bitartean mantendu da betiere. Gutxigatik ez da iritsi 2008ko udaberriko 571.800 langilera, azken hori baita serie historiko osoan hiruhileko batean zenbatu den kopururik handiena.

Zenbait adituren iritziz, azken lan-erreformaren kontratazio-formula berriek bultzatu dituzte azken igoerak. Vicente Lafuente Zaragozako Unibertsitateko Lanaren Zuzenbideko irakasleak Público hedabideari azaldu dionez, "kontratu mugagabeak" azaltzen du igoera bizkor hori, zehazki. PSOEren eta Unidas Podemosen lan-erreformak behin-behineko kontrataziorako aukera formalki murrizten duenez, enpresa ugarik  aldizkako finkoetara eta kontratu partzialetara jo dute.  "Daten arabera lehenengo kasuan eta ordu-tarteen arabera bigarrenean, langileak beste okupazio baten bila hasten dira lanaldia osatzeko".

Hori hala izan arren, enplegu-aniztasuna azken hamarkadan ia etenik gabe hazi dela erakusten dute INEren datuek: 2018 eta 2020ko jaitsiera puntualak kenduta, esponentzialki igo da urtez urte. 2012an 350.000 langilek bilatu behar izan zuten enplegu bat baino gehiago aldi berean. 2022rako, aldiz, aipatutako 527.300 laguneko zifra ikus daiteke. %50,6ko igoera, hamarkada bakar batean.

EZ DAGO IRUZKINIK