AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/07/29 09:44
Inflazioa %10,8raino igo da uztailean Espainiako Estatuan, iazko hil beraren aldean. Espainiako Estatistika Institutuak (INE) ostiral honetan bertan eman du lehen datu horien berri. Azken 38 urteetako tasarik altuena da; 1984ko irailetik izan den altuena, hain zuzen ere. Ekainean erregistratutako %10,2a gainditzen du.

Estatistika erakundeak "elikagaien eta alkoholik gabeko edarien prezioen igoerari" egotzi dio igoera, baina baita elektrizitatearenari, jantzienari eta oinetakoenari ere. Horien prezioak iaz baino gutxiago jaitsi dira, eta hori gutxi balitz, erregaien prezioen jaitsiera berriak ez du eragin handirik izan. "Ez da nahikoa izan beste partida batzuen garestitzea konpentsatzeko", azaldu du ikerguneak.

Inflazioaren bilakaerak etxeko ekonomien esparrua gainditzen du ordea, beste faktore batzuen mende baitago. Nazioarteko merkatuetan "tentsio-indar ugari" sumatzen dira. Alde batetik, atzeraldi bat izateko beldurrak banku zentralen interes-tasen igoerak hauspotu ditu Amerikako Estatu Batuetan. Bestetik, zurrumurruak daude Txinako higiezinen merkatuko burbuilaren leherketaren inguruan. Hasitako eta burututako eraikuntza-proiektuen arteko tartea horren erakusle da.

Bestetik, Errusiak Nord Stream 1en bidez Europar Batasunari gas-hornidura murrizteak gas naturalaren prezioa maximo historikoa laztantzera darama. Dibisen merkatuaren bilakaerak ere ez du laguntzen: euroak dolarraren azpitik kotizatu du hilabete honetan, 20 urtean lehen aldiz, eta oraindik elkarren parean daude. Dolarra energia eskuratzeko erabiltzen denez, horrek esan nahi du euro gehiago ordaindu behar direla kopuru bera lortzeagatik, eta horrek inflazioa areagotzen du. Azkenik, uda sasoian ohikoa denez, sektore turistikoan prezioak igo ziren ekainean, eta oraindik ikusteke daude uztailekoak.

EZ DAGO IRUZKINIK