AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: kazeta.eus
2020/10/08 17:12

Frantziako Poliziak asteartean atxilotu zuen Igor Uriarte preso politiko ohia Urruñan (Lapurdi), Frantziako Estatuan bizitzeko debekua urratu zuelakoan. Gaur, urriak 8, Baionako (Lapurdi) auzitegiko epaile baten aurretik pasatu da, gaua bertako espetxean iragan ondoan. 2021. urteko irailaren 21era atzeratu du auzia epaileak, eta denbora tarte hori izango du Uriartek lurralde debekua altxa diezaioten eskatu eta bere egoera "legeztatzeko". Horren erabakia, ordea, Parisko Auzitegian hartua izanen da, duela hiru urte han ezarri ziotelako zigorra.

Momentuz indarrean da gasteiztarraren aurkako lurralde debekua, beraz. Urruñan bizi da 2019tik, eta han egiten du lan. 2013an atzeman zuten Frantziako Estatuan, eta bost urteko kartzela zigorra bete zuen. 2018an geratu zen aske, eta Frantziako Estatuan bizitzeko debekua aplikatu zioten.